XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez gara hasiko, beraz, guri ez dagokigun esparrutan sartuz, beste ikuspegi batzuetatik bertsolaritzari edota bertsozaletasunari egin dakizkiekeen azterketa edo jorraketak egiten.

Ez, alde batetik, hor daudelako bertsolariei buruz Jakin aldizkarian J.M. Torrealdaik egindako lan bikaina, eta beste aldetik, bertsolaritza beraren historiatik hasi eta ahozko literaturarekin duten zerikusia aztertuz Lekuona osaba-ilobak eta beste hainbatek egin dituzten lanak.

BERTSOZALETASUNA EUSKAL GIZARTEAREN BAITAN

Ikerketa bideratzerakoan jarraitu dugun kronologia alde batera utzirik, bertsozaletasunaren munduari zabaletik helduz hasi nahi izan dugu, eta adibidean (1992ko udazkenean) egin genuen inkesta orokorretik abiatzea iruditu zaigu egokiena.

Atal honetako erreferentzi puntua edo unibertsoa euskaldun jendea izan da eta euskaldun jendeak duen bertsozaletasuna izan da aztergai.

Jakin nahi duguna, hain zuzen, zera da: ea euskaldun jendeak, bertsozale nahiz ez bertsozale, bertsolaritzarekiko zer-nolako iritzi, jarrera eta balorazioak egiten dituen.

Beste modu batera esanda, jakin nahi dena zera da: bertsozaletasunak zer-nolako tokia duen euskal gizartean.

Hau da, garrantzia eta oihartzun handiko gertaera soziokultural bat da edota zaletuen multzo txiki batera mugatzen den gertaera besterik ez da.

Hori jakin ahal izateko Euskal Herrian zehar barreiaturik aurkitzen diren euskaldun guztiei galdetzea ezinezkoa denez, lagin edo mostra errepresentagarri bat diseinatu zen, eta ondoren, datu-bilketari ekin zitzaion.

METODOLOGIAZKO ARGIBIDEAK

- Laginketa diseinuari dagokionean